viernes, 9 de septiembre de 2011

NEREA


Ni Nerea deitzen naiz eta Oiongoa naiz, 11 urte ditut.
Nik ile marroia daukat eta begiak kolore berdinekoak.
Anai bat daukat eta Anton deitzen da eta 10 urte ditu.
Gustoko dut udan Galiziara joatea oporretan, hondartzara asko joaten garelako.
Nire hobbia da ere igeri egitea da eta asko entrenatzen dut udan eta neguan es naiz oso azkarra baina ondo pasatzen dut.
Udan beti Galiziara joaten gara eta oso ondo pasatzen dut han. Lagunak ditut han eta etxetxo bat daukagu ia beti etxetxoan egoten gara jolasten edo bestela kalean. Galizian ere asko joaten gara hondartzara body board egitera eta hondartza hori "Ancoradoiro" deitzen da
eta ikusten duzuenez oso olatu onak daude surfeatzeko eta body board
egiteko.

Galizian ere piragüismoko ekipo batean nago ere eta oso azkarra nahiz karrreretan. Udan ere "Cies irletara" joan gara eta oso politak dira. Baina ura oso hotza dago kantauriko itsasoakoarekin konparatuta. Nik piskat buzeatu nuen eta arrainak ikusi nituen baina ez nuen lortu bat hartzen.

Galizako etxearen ondoan dagoen errekan nire aitak daukan tablarekin eta makil batekin piragüismo egin genuen.

Gero oiongo festetan egon nintzen eta gauza asko egon ziren errekortadoreak, "futbol vaca" entzierroak, susko zezenak, hintxableak, zezen mekanikoa, uretazko zezenak, poniak, zezentxoak, sartenadak, telebista ere egon zen, eta ere degustazio asko.

Festak eta gero sute bat egon zen fabrika batean. Fabrika horretan margoak eta barnizak egiten zituzten. Bonberoak, anbulantziak, ertzainak eta gende asko etorri ziren. Gainera ondoan diskapazitadoak lan egiten zuten eta guztiak handik atera behar izan zuten. Azkenean itzaltzea lortu zuten eta guztiak onik atera zituzten.

Bereberanan ere txistua jo genuen, eta barriobuston ere. Barriobuston zaldiak zeuden eta oso politak gainera.

Orain dela gutxi ere espainako selekzioak Logroñon jokatu zuen partidu bat eta sei zero irabazi zuen. Beraiekin batera munduko kopa ekarri zuten eta txapelak eta kamisetak ematen zituzten.

Bueno uda osoan oso ondo pasatu dut leku guztietan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario