miércoles, 19 de septiembre de 2012

Jonen oporrak

Kaixo ni Jon naiz eta oporretara Irunera joan naiz. Han oso ondo pasa dut. Nire amonarekin nengoenean igerilekura nindoan. Irungo igerilekua oso polita eta ur garbikoa da. Igerilekura ez nintzen nire kabuz joaten nire gurasoek esaten zidatelako baizik. Nire aitonarekin nengoenean Jaizkibelera nindoan onddoak biltzera, baino ez denez momenturik honena  1 aurkitu genuen, baina nolakoa!!! Uda hontan liburu bat irakurri dut: Manolito Gafotas. Asko gustatu zait, baina nirea irakurtzea ez denez, pixka bat aspertu naiz. Irungo festetan oso ondo pasa nuen ikaragarriak direlako. Euskal Giran atera nintzen, Behobiako karrozan. Oso ondo zegoen apaindua eta gainara, Agustienen, nire aitaren lagun baten idiak zeuden bultzaka. Egun hartan ikaragarri ondo pasa nuen!!! Goizean karrozaren atzetik joan ginen. Festa guztiaren aurrean ttunttuneroak edo zanpantzarrak joaten ziren. Gu beraien atzetik gindoazen gure martxara. ni nire lagunekin joan nintzen. Horrez gain irungo skate parkera joan ginen. Han patinetearekin hoberena dela ( patinete espezialak dira), patinekin edo skatearekin egon ahal zinen eta nik patinetea hartu nuen hara joateko. Ni ez naiz oso ona baino han moldatzen naiz. Han dagoen mutil bat oso ona da, txiribuelta eta dena ematen du patinetearekin... ikaragarriaa!!! Baita ere golfera jolastera joan nintzen. Han ere oso ondo pasa nuen! Hauek izan dira nire oporrak!!!            


                                                   


No hay comentarios:

Publicar un comentario