Fernando botero
Fernando Botero Kolonbiako Medellin hirian jaio zen. Hiru seme-alaben arteko bigarrena izan zen. Bere gurasoak David Botero eta Flora Angulo dira. Aita semeak lau urte zituela hil zitzaion. Bere osabak paper garrantzitsua izan zuen. Museoetatik aldenduta bizi zen arren, eliza kolonialetako eta hiriko estilo barrokoaren eragina jaso zuen.1948an izan zuen erakusketa bat lehendabiziko aldiz, bere lurreko beste zenbait artistekin batera. 1949tik 1950ra, Boterok dekoratuak diseinatu zituen. 1951an Bogotara
joan zen. 1952an beste artista batzuekin batera Bartzelonara
joan zen eta handik Madrilera
. San Fernando akademian ikasi zuen. Bogotan Leo Matiz galerian berak bakarrik erakusketa bat egin zuen. Salón de Artistas Colombianos erakundearen bederatzigarren edizioa irabazi zuen. 1953an Parisera joan zen, han denbora gehienaLouvre
museoko lanak aztertzen eman zuelarik. 1953tik 1954ra Florentzian
(Italia
) errenazimenduko
lanak aztertu zituen. Azkeneko hamarkadetan batik bat Parisen bizi izan da eta urtero hilabete batez Medellin jatorrizko hirian egoten da. Munduko hiri nagusietan 50 erakusketa baino gehiago ditu eta bere arte lanen prezioa oso garestia da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario