viernes, 31 de mayo de 2013

CyberBullying JON

Cyber Bullyinga oso gaizki dago, problema asko egon daitezkeelako munduan. Cyber Bullyinga, bullyinga da baina teknologia berriekin abiatuz. Horrela norbaiti mina egin diezaiokezu zure aurpegia edo identifikazioa erakutsi gabe. Kasu oso grabeak egon dira honen inguruan. Adibidez  Amanda Todd-i min asko egin zioten eta kasu horregatik suizidatu egin zen. Heme duzue bideoa:
Horrela jakin dezakezue nola sentitu zen Amanda. Bukaerako argazkian bere besoa agertzen da eta ikusi dezakezuenez... ez da oso atsegina.

Davidek gai honen inguruan marrazki bat egiteko esan zigun. Nire marrazkian, bi ume ateratzen dira. Bat ordenagailuan jolasten eta bat batean beste mutila ordenagailutik mina egiten hasten da. Ordenagailutik denez, batek mina egiten dio baina bestea, gauza gutxiago denez edo adin txikiagoa duenez, ez daki zer egin eta berak esandakoari agiten hasten da. Meatxuka hasten bada, norbaiti abisatu behar zaio ahal den azkarren bestela, problema handiagoa egin daitekeelako. Nire marrazkian mutil txikia negarrez dago, abisatu ez duelako eta problema hori geroz eta handiagoa egiten  joan delako. Nik marrazki hau egin dut, oso irudikapen ona delako, eta nire ustez oso ondo ulertzen delako. Gaiztoaren aurpegia eta gorpua txuriz margotu dut, horrek adierazten duelako, oso hotza delako, eta beraz gaiztoa. Kasu horretan bestea nazkatua dago eta horregatik  negarrez hasten da, ez dakielako nola arazotik atera. Dena oso handia egin dut sufritzen duena ezik, jakiteko inferiorea sentitzen delako.
JON IGIÑIZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario