ZER DA LAND ART?
Hemen gauza ezberdinak estaltzen dituzte aulki batetik isla bateraino.
Hemen bandera deigarriak jartzen dituzte New York-eko Central Park-ean.
GUSTOKO IZAN DITUDAN BIDEOAK:
Edo nik bideo honetako 3:57 minutuko artelana ere gustatzen zait.
Edo bideo honetako lanarteak oso politak dira. Adibidez 1:05 minutukoa oso polita da.
Hemen Reichstag-a estaltzen dute Christo eta Jeanne Claude baina nik hau egiten badut gauza txikiago batean egingo dut.
NIRE PROIEKTUA:
Nire ideia da ikur zelta ezberdinak lurrean egitea baina bat hondartzan bestea belarretan bestea makilekin... eta horrelako gauzak. Lau ikur dira eta kamiseta batean eramaten ditut handik hartu dut ideia. Nik uste dut prozedura hau izango dela lehenengo harri batzuk, piskat handiak ahal bada, Galiziako erreka batetik hartuko ditut eta horren ondoren harriak margotuko ditut kolore berdinarekin guztiak. Gero belarretan harri guztiak ipiniko ditut ikur zelta ertain batzuk eginez eta poliki poliki forma hartzen joango da. Gero hondartzan harriak, harri berdinak, arearen gainean ipiniko ditut eta grabatzen joango naiz eta marrazkiaren inguruan borobil bat egingo dut arean makilarekin. Horren ondoren, baso batera joango naiz eta han berdina egingo dut ikur ezberdin batekin. Beharko ditudan materialak uste dut izango direla harriak, makilak, margoak, hostoak, belarrak, area...Eta beharko ditudan erramientak: makil bat lekua markatzeko, mugikorra argazkiak ateratzeko, pintzel bat...Gauza hauek hondartzan, basoan eta belarrean egingo ditut. Eta hau grabatzeko hondartzean nik eramango dut kamara eskuan egiten dudan bitartean, basoan zuhaitz batean piniko dut eta belar gainean pertsona batek hartuko dit mugikorra.
NEREA ALVITE BERGARA

No hay comentarios:
Publicar un comentario